Endika, Unai eta Jon gara. Gasteizko magisteritza eskolan, Heziketa Fisikoko azken urtean gaude.
Blog honetan teknologia berriekin egindako lanak ikusi ahal izango dituzue.
Gure egitekoa honakoa zen: Sekuentzia digital bat sortzea, teknologia berriekin zerikusia duten bost ekarpenei buruzko iritzia ematea, klasean emandako bost bitarteko ( mindomo, pixton, scratch, livestream eta voki) praktikan jartzea eta beste bi bitarteko aurkitzea eta hauek ere praktikan jartzea. Guk aukeratutako bi bitartekoak picasso head eta jigsaw planet izan dira. Ondoren bitarteko bakoitzaren bideo tutorial bat egin dugu, horrela, blog honetan sartzen den orok gure bitartekoak nola egin ditugun ikusteko aukera izango du.
Guri bertsolaritza asko gustatzen zaigunez, bitarteko batzuk sortzeko bertsolaritzaren gaia erabiltzea erabaki dugu. Gainera, umeentzat oso interesgarria izan daitekeela pentsatzen dugu.
Gure helburu nagusiena teknologia berriak ezagutzea zen eta honek dakartzan abantailetaz jabetzea.
Besterik gabe, espero dugu hemen ikusten dituzuen lanak gustukoak izatea.
ENJOUN taldea
miércoles, 22 de diciembre de 2010
martes, 21 de diciembre de 2010
SEKUENTZIA DIGITALA
Ondorengo sekuentzia digitala 3.zikloko haurrei zuzendua dago bereziki. Klasean 18 haur aurkitzen dira, 10 neska eta 8 mutil eta guztien aurrean burutuko dugu adibidea. Kokapenari bagagozkio, Heziketa Fisikoko ikasgaian kokatuta dago. Hain zuzen, txirrindularitzaren alorrean eta baita bide hezkuntzarenean ere.
Azalpenean, haurrek bizikletako gurpilean eginiko zulaketa konpontzen ikasiko dute. Horretarako, haurrek azalpena entzun ostean, 2-3 pertsonako taldetan gurpilen zulaketak konponduko dituzte. Gure laguntza, beharbada, hasiera horretan beharrezkoa izango delarik.
Beharko duten materiala: Partxeak, itsasgarria, lixa, puzkailua. Horrez gain, zuloa non den jakiteko eta berau markatzeko, komenigarria izango litzateke tiza eta urez betetako balde bat ere izatea.
Burutu beharreko pausuak:
1- Aire kamara aterata dugula. Ur baldan sartuko dugu, haizez beterik. Ur barruan sartu eta burbuilatxoak irteten diren lekuan egongo litzateke zuloa. Atera, kamara lehortu eta zuloa non dagoen markatuko dugu.
2- Zuloa dagoen eremua lixaz, ondo lixatuko dugu. Hau oso garrantzitsua da, kola itsasgarria eremuan ondo islatzeko beharrezkoa baita kamara ondo lixatuta egotea. Horrela, partxea ondo itsatsiko da kamaran.
3- Kola eman eta partxea jarriko dugu. Eskuekin ondo zapalduaz.
4- Bost bat minutu itxaron ostean, kamara berriz ere puztuko dugu. Orain, prest dago berriz ere erabilgarri izateko.
Ebaluazio irizpideak Bikain Oso ondo Ondo Hobetu beharra
Material guztiak ekarri ditu?
Ondo burutu ditu pausuak?
Azken emaitza egokia izan da?
Jarrera egokia azaldu du azalpen nahiz konpontze lanetan?
Materiala eta taldekideekin jarrera egokia erakutsi du?
Hona hemen guk eignitko bideoa, non gurpilen zulaketak nola konpontzen diren azalduko dizuegu!!

Watch live streaming video from jondelri at livestream.com
VOKI
Zergatik erabili programa hau?
Voki programan avatar baten sorkuntza lantzen da. Avatar hori itxuraz geure erara moldatu eta hitzez ere, guk esan nahi duguna helarazi lezake. Horrela, guk helarazi nahi dugun edozer, berak, errealismo kutxu ikaragarriarekin iragartzen du. Ondorioz, haurren arreta izugarri pizten da, gure hitzei baino arreta gehiago jartzen dizkiete avatarrak esandako hitzei.
Zer egin dezakegu Voki programarekin?
Irakaslearen ordezkapen antzerako bat egiteko edo ikasleei datu zehatz eta motzak zehaztasun maila izugarrian emateko erabili dezakegu programa hau. Haurrek Vokiari jartzen dioten arreta maila izugarria baita.
Bestalde, hizkuntza ezberdinak erabili ahala izateko baliabideak, haurrei hizkuntza ezberdinetan ahoskatze egokia zein den jakinarazteko ere balio lezake!Gainera, kantuak edo bertsoak ikasteko ere bai.
Helburu hezitzailea:
Gure Vokiak euskararen ahoskatzean eta Andoni Egañak 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusian “buruari” botatako bertsoa ikasteko balio du.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
Bertsoa ikastea. Gure lanendako aukeratu dugun gaia bertsoarena izan da. Beste hainbat baliabiderekin: bertsoaren historia, bertsolariak, bertsoa,…zer diren ikasi ditugu. Baliabide honekin, hain zuzen, Vokiarekin berriz bertsoa zuzenean entzuteko aukera proposatu digu. Honen bidez, haurrek, bertsoa buruz ikasteko aukera izango dute.
Nori zuzendua:
Lehen edo Bigarren Hezkuntzako haurrei.
Abantailak:
Modu berezi eta interesgarri batean haurrak bertsolaritzaren munduan gehiago barneratzen ditugu.
Hemen ikus dezakezue gure Vokia!!Bertan, Andoni Egaña txapeldun handiak, 1997ko bertsolari txapelketa nagusian buruari botariko bertsoa abesten du!
Get a Voki now!
Eta hemen, guk eginiko bideo tutoriala!!
Watch live streaming video from endiruiz at livestream.com
lunes, 20 de diciembre de 2010
JIGSAW PLANET
Errezena: Andoni Egaña: 20 pieza
Erdikoa: Miren Amuriza: 50 pieza
Zailena: Lazkao Txiki: 70 pieza
ANDONI EGAÑA
MIREN AMURIZA
LAZKAO TXIKI
Zergatik erabili programa hau?
Gelan erabiltzeko baliabide didaktiko oso entretenigarria dela uste dugu. Gainera, erabiltzeko oso erraza da, eta nahi dugun gaiari buruzko puzzleak egiteko aukera ematen digu.
Zer egin dezakegu jigsaw planet programarekin?
Jigsaw Planet programaren bidez, nahi dugun irudia aukeratu dezakegu, eta hau puzzle batean bihurtu. Puzzleak zailtasun ezberdinekoak egin daitezke, eta ondoren hauek blog-gune batean zintzilikatzeko aukera dugu. Programan bertan eskuragarri dauden edozein argazki aukeratu dezakegu, edo baita internetetik deskargatutako edozein irudi erabiltzeko aukera dago. Beraz, programa honen erabilerak anitzak dira, eta edozein gaiari buruz puzzle bat egiteko aukera eskaintzen digu.
Helburu hezitzailea
Haurrek teknologia berriei esker puzzle hauek sortzeko eta hauekin ikasteko aukera izatea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Programa honen bitartez, haurrek era dinamikoan ikasi dezakete, eta baita bere sormena, eta ikusmen espaziala landu.
Nori zuzendua
Bereziki, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat eta baita Haur Hezkuntzakoentzat
Abantailak
Haurrak puzzleak era erraz batean sortzeko aukera dute, eta hauek gorde eta nahi dutenean egin eta desegiteko aukera izango dute.
Hona hemen jigsaw planet erabiltzeko guk eginiko bideo tutoriala!!!!!
enjounmagis on livestream.com. Broadcast Live Free
domingo, 19 de diciembre de 2010
LIVESTREAM PROCASTER
Livestream procaster oso baliabide interesgarria dela iruditzen zaigu. Ikasleeak beraien presentazioak jende aurrean egin ordez, ordenagailuaren aurrean egiteko aukera dute. Ondoren jende guztiak ikusi ahal izango du. Jendeaurrean egitean lotsa pasatzen da askotan, beraz procaster erabiliz hori desagertuko litzateke.
Gainera irakasleak ere bere klasea bertan grabatu dezake, horrela ikasleek klasean esandako zerbait ahaztuz gero, berriro ikusteko aukera dute.
Lagunen bati esplikazioren bat eman nahi badiozu eta beregana joan ezin bazara, procaster erabili dezakezu, zuk zure grabazioa egingo duzu eta berak bere ordenagailuan ikusteko aukera izango du.
Zer egin dezakegu procaster programarekin?
Mota askotako grabazioak egin, bai pantailarenak, baita gureak ere.
- Adibidez klase baten edota hitzaldi baten grabazioa egin. Hitzaldira edota klasera joaterik ez badugu aukera bikaina eskaintzen digu procasterrek hitzaldia edota klasea jarraitzeko.
Helburu hezitzailea:
Ikasleak modu entretenigarrian hezitzen saiatzea. Hezkuntzarako teknologia berriak erabiltzen hastea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
Hizkuntzarako komunikazio gaitasuna, teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eta ikasleak autonomiaz jokatzeko.
Nori zuzendua:
- Mundu guztiari, ikasle, irakasle eta ordenagailua duen edonorentzat oso aproposa.
Abantailak:
- Teknologia berriekin ikasiko dute haurrek, beraz, teknologia berriekin erraztasuna lortzen hasiko dira. Etxean egiteko aukera izatea.
Hemen guk egindako bideo tutoriala!!
Watch live streaming video from enjounmagis at livestream.com
viernes, 17 de diciembre de 2010
SCRATCH
Zergatik erabili programa hau?
Zer egin dezakegu scratch programarekin?
-Edukiak lantzeko erabili genezake, galderak proposatu eta erantzunak landuz.
- Edozein gairekin lan egin dezakegu: bertsolaritza, animaliak, monumentuak, hiriak,…
- Zenbaki bidezko ariketak egiteko aukera ere eskaintzen du, matematika.
Helburu hezitzailea:
- Ikasleak modu entretenigarrian hezitzen saiatzea. Betiko liburu eta idatzietatik aparte, haurrek, lehiaketa erara, beraien jakintzak ebaluatzen dituzte.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
- Euskal Herriko hainbat bertsolari ezagun ezagutzea. Gainera, erantzunaren ondoren informazio gehigarria eskaintzen dio jolasak ikasleari.
Nori zuzendua:
- Lehen edo bigarren hezkuntzako ikasleei.
Abantailak:
- Jolas bat da, baina, puntuazioa ere kontutan hartu liteke. Ondorioz, haurrek gustora eta modu entretenigarrian lantzen dituzte edukiak.
Orain gure scratchean jolasteko aukera izango duzue!!! ea zenbat dakizun bertsolaritzari buruz!!!!!!
Conoce más sobre este proyecto
Hona hemen scratcha nola erabiltzen den jakiteko guk egindako bideo tutoriala!!
Watch live streaming video from enjounmagis at livestream.com
PIXTON
Zergatik erabili programa hau?
- Pixton programaren bidez edukiak edo haurrei zuzendu beharreko argibideak, komiki bidez azaldu ditzakegu. Horrela, haurren arreta piztuaraziz. Gainera, mezu horiek modu sinple eta ulergarrian ematen dira.
Guk, gure komikian, haurra eta aitonaren arteko elkarrizketa bat irudikatu dugu. Aitonak, Lazkao Txiki bertsolari barregarriaren istorioak kontatzen dizkio haurrari. Horrela, haurrengan bertso nahia pizten saiatuko gara, baita, Euskal historiaren interesa piztarazten ere.
Zer egin dezakegu Pixton programarekin?
- Pixtonaren bitartez edukiak edo argibideak marrazki eta hitz bidez eman ditzazkegu. Horrela, haurrei, interesgarria eta ulergarria egiten zaie helarazi beharreko hori. Batez ere, ulergarria, pausuz pausu, hitz eta irudi erabiliaz, argi ikusten baita azaldu beharrekoa.
Horrela, haurrei; errepideak nola pasa, ikasgelan nola jokatu,…. Azaldu diezaiekegu.
Helburu hezitzailea:
- Gure pixtonaren helburu hezitzailea haurrak bertsolaritzaren eta Euskal kulturgintzaren inguruko arretan piztea da.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
- Bertsolaritzaren inguruan ari garenez, berau beste ikuspuntu batetik ikustaraztea. Hots, bertsolaritza soilik bertsoa ez dela ikustaraztea, baita, bizi jokabide bat ere. Baita, bertsotan, doinu eta arrima gabe egin daitekela helaraztea ere.
Nori zuzendua:
-Lehen eta Bigarren hezkuntzako haurrei zuzendua.
Abantailak:
- Modu entretenigarri eta argi batean azaltzen dira edukiak. Pausoz pauso, irudi eta azapenez lagunduta. Gainera, haurren arreta ere pizten du eta horrela kontzeptuak modu erraz eta errentagarrian bereganatzen dituzte.
Hemen duzue gure pixton-a. Ikusiko duzue aitonak nola kontatzen dizkion bere bilobari Lazkao Txikiren historiak!!!
Hona hemen pixton nola egin den ikasteko gure bideo tutoriala!!!!
enjounmagis on livestream.com. Broadcast Live Free
PICASSO HEAD
Zergatik erabili programa hau?
Picasso Head programarekin, haurrak egun batez artista sentiarazi ditzakegu. Horrela, haurrak marko baten gainean aurpegi ezberdinak erretrata ditzakete.
Zer egin dezakegu Picasso Head programarekin?
Picasso Head programarekin haurrak aurpegi ezberdinak marraztu ditzakete erraztasun osoz. Horretarako; aurpegi, begi, belarri,…ezberdinak aukeratu eta manipulatu beharko dituzte.
Helburu hezitzailea:
Haurrak egun batez, artisten lekuan jartzea eta teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabideak ezagutu eta erabiltzen ikastea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
Haurrak teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabideak erabiltzeko gaitasunaz gain beraien irudimena lantzea.
Nori zuzendua:
Lehen edo Bigarren Hezkuntzako haurrei.
Abantailak:
Haurrak modu erraz eta baliagarri batean burutzen dituzte aurpegiak.
Hemen picasso head-en adibide bat ikus dezakegu,baina jarraian guk egindako picassoa ikusteko aukera izango duzue.
enjounmagis by enjounmagis: "Picassohead"
Picasso head egiteko guk eraiki dugun bideo tutoriala!!!!

jueves, 16 de diciembre de 2010
MINDOMO
Sarritan, ideia ugari ditugu buru barnean, baina hauek sailkatzea eta ordenatzea ez da batere erraza. Ideia hauek ordenatzerako orduan, garrantzia handia dute mapa mentalen erabilpena. Mapa hauek, ideiak, kontzeptuak, eginbeharrak… organizatzeko, eta diagrama moduan irudikatzeko aukera ematen digute.
Antzinan, hauek gauzatzeko boligrafoaren eta paperaren beharra zegoen. Baina, gaur egun, mapa kontzeptual hauek egiteko hainbat programa ditugu. Hauen artean, Mindomoa aurki dezakegu. Mindomoaren bitartez, mapak era dinamikoan sortu ditzakegu, ideiak idatzi ahala eraldatu eta tokiz aldatu ditzakegu, beste pertsonek mapa honetan parte hartu dezakete haien ekarpenen bidez, eta mapa hauek sarean zintzilikatu daitezke edonondik ikusi ahal izateko.
Mindomo, bideoak, argazkiak, hiperbinkuloak… jartzeko aukera ematen digu. Honi ezker, gure klaseak, dinamikoagoak eta entretenigarriagoak izango dira, eta gure ikasleek errazago barneratuko dute informazioa mapa kontzeptual hauen bitartez.
Guk, adibidez, bertsolaritzari buruzko mapa kontzeptual bat garatzeko erabili dugu erreminta hau. Hemen gure mindomoa ikus ahal izateko aukera duzue, ea gustatzen zaizuen!!
Bere erabilpena oso sinplea dela argitzeko, hemen duzue guk egindako bideo tutorial bat, mindomo pausoz pauso nola erabili azaltzen duena.

Ikasys proiektua
Taldeko partaide batek, Jonek, praktikak egin zituen ikastolan, Urretxu Zumarraga Ikastolan, proiektu honek indar handia zuen eta blog honetan proiektuari buruzko informazioa eta gure iritzi pertsonala jartzea egokia dela uste dugu.
Ikasle bakoitzak bere estilo eta erritmoa ditu ikasterako orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat.
Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.
Honen aurrean, gaur egun arazo honi honela erantzuten zaio, memorizatzeko diren ariketak inolako euskarririk gabe egiten dira eta ariketa bidez landu daitezkeen eduki batzuei soilik ematen zaie konponbidea bide desberdinetatik:
Ikasliburua erabiliz erantzuten zaio (baina ikasliburuek ariketa berak dituzte ikasle guztientzat), eta, batzuetan, sakontze edo errefortzu jarduerak ere egiten dira.
Jarduera liburuak edo koadernoak erabiliz.
Fitxen fotokopiak erabiliz, edo irakasleek beraiek prestatutako diktaketa ariketen bidez.
Honek guztiak irakasleak ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipen sistematikoa era egokian burutzea izugarri zailtzen du. Testuinguru honetan, baliabide hauek ikasle eta irakasleengana modu pertsonalizatuan iritsi ahal izateko hutsunea bete nahian sortu da Proiektua.
Ikasys zer den azaltzen duen bideoa, Galeriako Bideoak atalean duzue eta informazio gehiago www.ikasys.net webgunean.
Enjoun taldearen iritzia:
Ekarpen honetan, ikasys-ek dituen abantailak agertzen dira. Ekarpen hau nire txikitako ikastolatik aterata dago http://www.uzikastola.net/?page_id=307&lang=es-es
Orain dela gutxi hasi ziren ikasys proiektua aurrera eramaten. Ni praktiketan egon naizen ikastola, Urretxu - Zumarraga Ikastola izan da. Ikasys proiektua ikusteko aukera izan nuen eta hasieratik oso erabilgarria zela iruditu zitzaidan. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua izatea, eta bertan bakoitzak bere erritmoan ariketak egiteko aukera izatea oso interesagarria da. Ikasle bakoitzak ordenagailu bana du eta bertan ariketak egiteko aukera du. Gainera, ikasle bakoitzak bere erritmoa eraman dezake, eta horrela umeak beren erritmoaren arabera ikasiko dute. Askotan gertatzen da ume batzuek ariketak oso erraz egiten dituztela baina beste ume batzuek ariketa berdinak egiteko zailtasunak izaten dituzte. Ikasys proiektua erabiliz hau ez da gertatzen. Gainera irakasleak umeek lortzen dituzten emaitza guztiak ikusteko aukera dute, horrela ikusiko dute ume bakoitzak behar duena eta umea baloratzeko modu egokia da. Umeen hezkuntzan geroz eta garrantzi handiagoa dute teknologia berriek, eta hemendik aurrera gehiago izango dutela ziur gaude.
Umeek asko disfrutatzen zuten ordenagailuaren ondoan zeudenean. Nire ustez, gogo gehiago jartzen dituzte gauzak ondo egiteko, eta beraien emaitzak ordenagailuan ikusteko. Urretxu Zumarraga Ikastolan ikasys proiektua, ingeleran, lenguan eta matematikan ematen da. Umeek berez gustuko ez dituzten gauza asko ikasteko , ingelera edota matematika esaterako, gogo handiagoak jartzen dituzte. Gainera, konturatu gabe ordenagailuarekin ere erraztasun handia lortzen dute.
Esan beharra daukat aurretik ez nuela honen berri baina praktiketan ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan, eta oso erabilgarria dela uste dut. Teknologia berriak, hezkuntza arloan geroz eta indar gehiago hartzen ari direla ikusten dugu eta honek aurrera egingo duela argi ikusten da. Nire ustez oso ondo dago teknologiak hezkuntzan lekua hartzea, umearen ikaste faserako oso erabilgarria delako. Teknologia berri hauek modu egokian erabili behar direla uste dugu.
Urretxu Zumarraga Ikastola, teknologia berrien alde mantentzen dela dirudi. Ikasys proiektuaz gain, 5 eta 6 mailako talde bakoitzak gelako bloga dute. Bertan etxeko lanak, egindako irteerak … ipintzeaz gain bakoitzaren urtebetetzeak.. ere biltzen ditu ikasblogak.
Hori dela eta Urretxu Zumarraga Ikastolak teknologia berrien aldeko apustua egin duela ikusten da.

5. ekarpena
Teknologia berriak hezkuntzan suposatzen duten aldaketaz mintzatzen den artikulu bat proposatzen dizuegu.
Artikulua ikusteko klikatu ezazu hemen
Gure iritzia:
Artikulu hau aukeratzearen arrazoia?
Artikulu hau aukeratu dugu, bertan, hezkuntza-sisteman aplikatu behar diren aldaketetaz hitz egiten delako. Artikulu honetan aurkitu ditzakegu erreminta pedagogiko berriak, eta hauek hezkuntzan suposatzen duten aldaketa esanguratsuak.
Artikuluari buruzko iruzkina:
“Teknologia berriak” deritzogunak, XX.mende bukaerako “iraultza digitala”-ren ondorio bat dira. Iraultza honek aldaketa handiak sortu ditu gure gizarteko esparru gehienetan, besteak beste, hezkuntza-sisteman.
Teknologia berri hauek, eta batez ere, internet, gizakion bizitzaren parte garrantzitsua izatera pasatu dira bat-batean. Abantaila teknologiko hauei esker, komunikatzeko, organizatzeko, eta lan egiteko metodologia zeharo aldatu egin da. interneti esker, informazio iturri handi bat dugu eskura, eta honek gure bizitza errazten du.
Beraz, teknologia berriek eragina izan dute gizarte osoan, eta baita ere heziketan. Artikulu honetan, teknologia berriek hezkuntzan izan duten eragina aztertu eta baloratu egiten dute. Aipatzen dute, aldaketa honek, ez duela soilik material eta ekipamenduaren aldaketa bat suposatzen, baizik eta ikasle eta irakasleen jarrera eta pentsamenduaren aldaketa bat ere bai.
Artikulu honetan, hainbat autore ezberdinek eztabaidatzen dute teknologia berrien integrazioak suposatzen duten alde positibo eta negatiboetaz. Eta aipatzen dute oso garrantzitsua dela teknologia hauek integratzea, ez soilik ikuspuntu teknologiko batetik, baizik eta ikuspuntu pedagogiko batetik.

4. ekarpena
Ordenagailuak? Bai,
1987. urtean sortu zen Orixe Taldea Hezkuntzarako informatika bultzatzen aritu da orain artean, hau da, ordenagailuaren erabilpena bitarteko didaktiko legez dinamizatzen. Baina bere ibilbidea iazko ikasturtearekin batera bukatu zen. Dena dela, egindako lana eta ateratako materiala oraindik oso erabilgarriak dira gure eskoletan. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Orixe Taldeak orain dela 12 urte hasi zuen bere ibilbidea. Urte hauetan zehar, hainbat lan eta argitalpen burutu ditu, beti ere informatika alorrean. Baina hemendik aurrera ez du aurrera jarraitzerik izango.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzerako Zuzendaritzaren ardurapean zegoen taldea, eta esperientzia honi amaiera ematea erabaki du.
Hala ere, Orixe Taldeak egindako ibilbidea ezagutzea interesgarria iruditu zaigu, teknologia berriak gure inguruan eta eskolan hartzen ari diren garrantzia kontuan hartuta.
Taldearen sorrera
Tolosako Orixe institutuan kokatu zen lehenengoz esperientzia informatikoa eta handik hartu zuen izena. Matematika klaseak ematen zituen Pepe Orenga irakaslea izan zen taldea sortu zuena. Esperientzia bat burutu nahi zuen, alegia, ordenagailuak hezkuntzarako materiala sortzeko erabil ote zitezkeen eta hezkuntzaren zerbitzuan baliabide osagarri bezala zer eskain zezaketen aztertu nahi zuen.
Horrela, esperientzia pilotu bati hasiera eman zion BBB 1. mailako ikasleekin. Orixe institutuan D ereduko bi gela eta A ereduko beste bi zeuden BBB 1. mailan eta eredu bakoitzeko gela bat hartu zuen. Beraz, euskarazko eta gaztelaniazko gela banarekin informatika erabiltzen hasi zen, eta besteekin ez, esperientziaren bilakaeraren konparaburua izateko.
Klaseetan ordenagailuak erabiltzeko programak eratzen hasi zen beste hamar irakaslerekin batera osatutako taldean. "Orixe Erremintak" izeneko tresna multzoa sortu zuten eta testuak idazteko, ariketak burutzeko, hutsuneak betetzeko, jarduerak sortzeko... erabiltzen zuten. Tolosako esperientzia informatikaren erabilera intentsiboan oinarritu zen. Ohiko gelan gai bat landu ondoren, nahi izanez gero, aldameneko informatika gelara joan eta gai horri buruzko hainbat gauza egin zitzaketen ordenagailuekin: irakaslearen galderei idatziz erantzun, ariketak burutu, azalpen gehiago ikusi pantailetan, inprimatu... Ikasleak izugarri trebatu ziren eta oso baliagarri suertatu zitzaien ordenagailuak erabiltzen ikastea. Gainera, ikasleentzat bizigarria zen oso, zerbait berria garai hartan.
Pepe Orengarekin esperientzia hau aurrera ateratzen ziharduten hamar irakasleak ere trebatu ziren, jakina, eta ikastetxe hartako gainerakoek ere ikasteko aukera izan zuten.
Izan ere, informatikaren erabilpenak ezinbesteko hiru baldintza eskatzen ditu: irakasleak menperatu egin behar du erabilpena eta motibatuta egon behar du tresna honetaz baliatzeko, programak eduki behar ditu eta informatika gelak izan behar ditu erabiltzeko moduan.
1987/88 ikasturtean hasi zen esperientzia honekin eta 1990. urtera arte jarraitu zuen Tolosan. 90/91 ikasturtean Errenteriako Cristobal Gamón Lehen Hezkuntzako eskola publikora joan zen beste lau irakaslerekin batera eta han jarraitu zuen informatika arloko lanarekin. Orduan eratu zen taldea ofizialki, Berrikuntzarako Proiektu gisa. Taldearen bigarren fasea hasi zen.
Ordura arte Tolosan proba pilotu bat egin zuen ikasleekin horrelako teknologia erabiltzeak zentzurik bazuen edo ez ikusteko. Errenterian, aldiz, taldearen lanak beste ibilbide bat hartu zuen: irakasleak prestatzea, programak sortu eta ezagutaraztea eta ikasle gehiago trebatzea programak egiten.
Irakasle eta ikastetxe asko jarri ziren taldearekin harremanetan eta ikastaro ugari eskaini zituzten. Horrez gain, irakasleak programak egiten hasi zirenez, 700 programa inguru egin ziren. Gerora, programa horien arteko aukeraketa bati egin zen eta CD-ROM batean bildu ziren 275 inguru.
Taldearen hirugarren etapa 1995/96an hasi zen. Pepe Orengak taldea utzi egin zuen, beste partaide batzuekin batera. Merkatuak berak tresna informatiko komertzialak eskaintzen zituela iritzi zuen eta Hezkuntza administrazioa ez zela berak nahi zuen mailaraino inplikatzen. Dena dela, berak utzi arren, taldeak aurrera jarraitu zuen Mercé Folch koordinatzailearekin. Berarekin batera arlo ezberdinetako irakasleak bildu ziren.
Zertarako horrelako talde bat?
Gaur egun teknologia berriek duten garrantzia ikusirik, eskolak ez luke atzean gelditu behar. Haurrek kultura hori bizi dute euren etxeetan eta eskolak ere integratu behar ditu euren eguneroko baliabide horiek. Baina... guztia ez da hain erraza.
Horregatik, pausoak ematen laguntzeko sortu zen Orixe Taldea. Bere lana ikastetxeetan ordenagailua erabiltzeko programak itzultzea, sortzea edo ezagutzera ematea izan da azken urte hauetan. Eskoletarako euskarazko materiala egon dadin egin dute lan. Eta horretarako hainbat funtzio bete dituzte:
- Hezkuntza maila eta arlo ezberdinetako material curricular informatizatuak diseinatu eta egin.
- Material hori banatu eta zabaldu.
- Ikaste-irakaste prozesuan ordenagailua bitarteko bat gehiago bezala bultzatu.
- Informatika arloan sortzen diren tresna, bitarteko eta erabilpen berriak ikertu material curricular informatizatuak sortzeko erabiltzeko.
- Taldearen prestakuntza tekniko informatikoa, autoformazioa.
- Informatika Heziketan orientatu eta aholkatu hala eskatzen duten zentroak.
- Irakasleen Prestakuntzan kolaboratu arlo honetan.
- Hezkuntzarako Informatikaren arloko aktibitate berezietan parte hartu: kongresuak, jardunaldiak...
Taldearen funtzionamendua
Orixek argitaratutako materiala ugaria eta zabala izan da hamarkada honetan zehar. Jende askoren artean burututako lana izan da, baina azkenaldian taldeko partaideak sei izan dira: Mercé Folch, Natur Zientzietako irakaslea eta taldearen koordinatzailea, Patxi Intxaurrandieta, Musika eta Euskara irakaslea, Victor Escobedo, informatikoa, Maria Luisa Gamon eta Marian Ruiz, Lehen Hezkuntzako irakasleak eta Lurdes Otaegi, Euskara eta Literatura irakaslea itzultzaile lanak egiten. Hauek azaldu digutenez, zenbait lan itzuli egiten zituzten, beste batzuk beraiek sortu eta beste zenbait eskatu egiten zizkieten irakasleek zein ikastetxeek. Edozein kasutan, proiektuaren bideragarritasuna aztertzen zuten, hots, ordenagailuarekin lantzeko egokia zen edo ez, zerbait berria gehitzen zuen edo ez, orokor zitekeen edo ez... Eta onartzen baldin bazen, diseinu pedagogikoarekin hasten ziren. Orixekoek azaldu digutenez, "diseinu pedagogikoa egiteko proiektua zein heziketa mailara zuzentzen zen definitzen genuen, zein helburutarako zen, zein eduki eta ekintza biltzen zituen, ebaluazioa eta abar. Hau da, programaren egitura pedagogikoa zehazten genuen". Hurrengo pausoa diseinu informatikoa egitea zen. "Kasu honetan materialen bilaketa egiten genuen, hau da, grafikoak, soinuak, animazioak eta abar bildu. Ondoren, egin beharreko programarentzat egokienak ziren tresna informatikoak aukeratzen genituen eta pixkanaka-pixkanaka programako faseak diseinatu eta osatu. Era berean, proiektua egokitu eta birbideratu egiten genuen". Ondorengo lana taldean bertan barne ebaluaketa egitea izaten zen eta jarraian kanpo ebaluaketa. Lehenengoa irakasleen artean egiten zen, eta bigarrena ikasleekin, hots, programa lehendabiziko aldiz martxan jarriz. Ebaluaketak egin ostean azken aldaketak egiten zituzten eta ondoren Orixeren katalogoan gehitu eta banatu egiten zuten.
Orixeren lan esparrua eta materialak
- 1. CD-ROMa:
Euskaraz eta erdaraz eginak zeuden 700 programa ingurutatik hautaketa eta bilduma bat egin ostean, CD-ROM hau kaleratu zuten. Guztira 275 programa biltzen dira eta MS-DOS formatuan egina dago.
- Lehen Hezkuntzarako Klik programak
Programa hauek Kataluniako "Programa de Informática Educativa"n, Francesc Busquets-ek sorturiko KLIK programa-erremintaren bidez egiten dira Espainiako Estatu osoan eta horietako batzuk Orixek euskaratu egin zituen. Interesgarriak direnak hautatu eta itzuli zituen. Baina, baita moldatu ere. Izan ere, batzuk elementu kulturalak dituzte (Eguberriak, Inauteriak...) eta hauei Euskal Herriko ezaugarriak erantsi zizkioten. Azkenaldian programa berri batzuk egin ere egin zituzten taldekideek.
Klik programa hainbat gauza egiteko tresna da: azalpenak, narrazioak, ariketak eta ikaslearen lan-saioen ebaluaketarako baliabideak ere bai. Programak erabiltzen erraza den "marko" bat eskaintzen du, eta ondoren, bakoitzak moldatzen du bere eginkizunerako.
Klik bidez eginiko programa guztiak Internet bidez zabaltzen dira eta hortik deskargatu edo "eraitsi" behar dira eskoletan erabiltzeko. Orixe Taldekoak Interneten erabilera hori irakasle denek ez zutela ezagutzen edo menperatzen konturatu ziren. Bestalde, zenbait ikastetxetan Internet lotura txarrak dituztela-eta, oso motel ibiltzen ziren "eraisterakoan" eta, oro har, arazoak zituzten. Horregatik, orain arte beraiek euskaratutako eta sortutako programa guztiak CD-ROM batean bildu zituzten eta Lehen Hezkuntzako zentro guztietara banatu.
- 2. eta 3. CD-ROMak
Bi CD-ROM hauek oraindik kaleratzeke daude. DBH mailarako izango dira.
Bigarren CD-ROMak Euskara eta Literatura, Musika, Historia eta Hezkuntza Orientazioa programak biltzen ditu. Hirugarrenak, berriz, Euskara eta Literatura eta Musika. Gai eta eduki hauekin batera, atal teoriko bat ere badago, Ordenagailua eta Motibazioa deitzen dena. Irakasle zein ikasleentzako da eta programak nola erabil daitezkeen, bakoitzaren alderdi teknikoak, edukizkoak eta metodologikoak zein diren, zein adinetarako eta zertarako diren eta abar azaltzen da.
Atal teoriko hau CD-ROMean egoteaz gain, liburu formatuan ere kaleratuko da eta hori IDCk eginen du. Oraindik bukatzeke dago, ordea, eta horren zain daude dena batera banatzen hasteko.
CD-ROM hau ToolBook bidez eginiko programa multimediekin osatu dute Orixe taldekoek. Tresna informatiko honekin baliabide multimediak sor daitezke: bideoa, kalitate oneko audioa, animazioak...integratuz. CD-ROM honen helburua DBHrako eta Batxilergorako dauden programak zentroetara banatzeko sistema erraztea izan da.
- "Informazio bila Interneten"
Hau gida bat da, 12-16 urteko ikasleei zuzenduta dagoena, Interneten informazioa bilatzeko erabiltzen ikas dezaten. Urratsez urrats Internet nola erabil daitekeen eta informazioa nola aurki daitekeen esplikatzen da gida honetan: nola sartu sarean, nola bilatu gai jakin bati buruzko informazioa, nola idatzi, zer desberdintasun dagoen gauza bat edo bestea egin...
Koaderno bat bezala antolatua dago gida eta jarraitu beharreko pauso guztiak zehazten dira, azalpenak eta ariketak bateratuz.
- Orientabideak
Lan hau Eusko Jaurlaritzak eskatuta egin zuten. DBH eta DBHOko orientatzaileentzat eta ikasleentzat liburu bat argitaratu ohi da hurrengo mailetan egin ditzaketen ikasketei buruzko informazioa jasoz. Bada, Orixek informazio hori euskarri informatikoan bildu eta aurkeztu zuen. CD-ROM hau DBHko ikastetxe guztietan banatua dago.
- Ikerketa lanak
Euskarri informatikoak egiteaz eta zabaltzeaz gain, zenbait ikerketa lan ere burutu ditu Orixe Taldeak. Esaterako, "Motibazioa eta ordenagailuen arteko harremana", "Klik, aktibitate multimediak garatzeko tresna. Deskribapena eta analisia", "Material informatikoen ebaluaketa gida"... Ikerketa lan hauek, beti ere, Hezkuntzarako Informatikoarekin lotuta egon dira.
Nola erabili materiala? Zertarako?
Material informatikoa badago bai, gaur egun, baina askotan ez dugu jakiten nola erabili. Orixekoek diotenez "programa hauek heziketa prozesuaren edozein fasetan erabil daitezke, beti ere beharren arabera. Adibidez, ikasleak gai baten inguruan motibatzeko, aurretik gai horri buruz daukaten ezagutza ebaluatzeko, osatzeko, informazioa biltzeko, edukiak zabaltzeko, errepasatzeko, ebaluatzeko...". Material osagarria da eta irakasleak erabaki behar du noiz eta nola erabili.
Aktibitate hauetan ordenagailua banaka, binaka, talde txikitan edo talde handitan erabil daiteke. Banakako erabilpena bi eratakoa izan daiteke. Bata, ikasle bakoitzak bere ordenagailuarekin eta bere programarekin egiten duena. Bere erritmoan egiten du lan, irakasleari behar duenean laguntza eskatuz. Lan hori bere beharrei egokitutakoa izan liteke, edo talde osoa egiten ari dena ere bai. Bestea, ikasleak irakaslearekin egiten duen erabilpena da. Kasu honetan, zailtasunak dituzten ikasleek irakaslearen laguntza jasotzen dute lanak egiteko.
Binaka edo talde txikitan erabiltzen da gehienbat ordenagailua gure inguruan. Ikasleak ordenagailu batean egoten dira lanean, elkarrengandik hurbil eta elkarren arteko komunikazioa eta interakzioa sortzen da.
Irakaslea bitartekaria izango da eta horrela ikasleen autonomia eta interakzioa bultzatzen dira. Erabilera honetan interesgarria da ikasleen artean sortzen den interakzioa behatzea, gela osoaren aurrean duten jarrerarekiko ezberdina izaten baita.
Hirugarren erabilera mota talde handitan edo gela osoan egiten dena da. Kasu honetan ikasle guztiek programa bera erabiltzen dute aldi berean, sarearen bidez edota telebista pantaila batekin.
Nolanahi ere, ordenagailuan eta ordenagailuarekin modu guztietara burutzen den lana, gero "ohiko" klasera eraman, osatu eta erabil daiteke.
Ordenagailuekin egiten den lana informatika gelan edo "ohiko" gelako txoko batean burutu daiteke, eta horrez gain, liburutegietan ere bai, ordenagailuak dauden kasuetan. Antolaketa bat edo bestea hautatu, hori ikastetxearen esku dago.
Esperientziak dio...
Urte hauetan martxan jarri diren proiektuak eta erabili diren programak ugariak izanik, ondorioak ikusteko edo antzemateko aukera egon da. "Oso erantzun desberdina jaso dugu" diote Orixekoek. "Batzuk gogo handia erakusten dute eta beste batzuk lehenengo arazo teknikoarekin pot egin eta utzi dute. Horrez gain, kasuistika handia dago, alegia, ikastetxe bakoitzeko egoera desberdina da oso".
Azkenaldi honetan jarraipen handiena Lehen Hezkuntzako zentroetan egin dutela esan digute Orixekoek. "Irakasleak desiatzen daude materiala eskuratzeko eta erabiltzen ikasteko, egarria antzematen da Lehen Hezkuntzan. Ikasleek elementu motibatzaileak eskatzen dituzte eta informatikaren kultura ezagutzen dute. Irakasleek baino gogo gehiago adierazten dute eta hauek daramatzate arrastan horretara".
DBHn, ostera, egoera desberdina dela diote. Zentro batzuetan informatika Hezkuntza Curriculum Proiektuaren barnean sarturik dago jadanik, eta beste batzuetan ez. "Gainera, pentsatu ohi dute curriculumean edukiak direla garrantzitsuenak, eta ez gaiak lantzeko prozedurak dibertsifikatzea. Horregatik, ordenagailuak erabiltzea denbora galtzea dela uste dute batzuk" Orixekoek diotenez. "Bestalde, irakasleon jarrerak ere garrantzi handia du, eta teknologia berriekiko irakasleok hartzen dugun jarreren artean ikaragarrizko aldea dago. Gainera, informatika ikasgai bezala ematen dute ikastetxeetan eta ordenagailu-gela hori beti "hartuta" egoten da. Horrela, beste irakasleek ez dute gela hori erabiltzeko erraztasunik lortzen".
Dena dela, informatika eta ordenagailuak erabiltzen dituztenak gustura daude eta abantailak ere ikusten dizkiote. Ondoriorik nabarmenena motibazioa da. Ikasleak gogo handiz egoten dira, aktibitatea bizia, aktiboa eta entretenigarriagoa da, desberdina da, eta hori lortzea ez da gutxi.
Bestalde, ikusmenean oinarrituriko oroimenaz baliatzeko aukera ezin hobea ematen du. "Gaur egungo ikasleak ikusmenaren bidezko informazioa jasotzen ohituta daude telebista, zinema eta abarren kulturan hazten ari baitira eta informatikaren bidez ikusmen oroimena eta identifikazioa indartu egiten dira" Orixekoen iritziz.
Tolosako esperientziaren ondorioetako bat izan zen aipaturiko hori. Bi taldeen artean, hau da, informatika erabili zutenen eta erabili ez zutenen artean ikusi zen alde nabarmenena ikusmen oroimenarekikoa izan zen. "Ikusten den zerbait gogoan hartzen dute ikasleek. Ordenagailuak, beraz, ikusmen oroimena aktibatzen du, eta ez da dena irakurritakoa buruz ikastean oinarritu beharrik. Adibidez, gorputzeko artikulazioek nola funtzionatzen duten ikus daiteke ordenagailuan eta ikusi ondoren, hori nekez ahazten da. Aldiz, ikusi gabe deskribatu egiten badigute, ziur ahaztu egingo zaigula".
Bestalde, informatikaren oinarri metodologikoa aktibitatean datza, hau da, programa eta ikasleen arteko interakzioan, eta beraz, ikasleak ikas-irakas prozesuko protagonistak dira.
Programak sekuentzietan banatuta egoteak ikasleen erritmo ezberdinak errespetatzen ditu. Ikasleek, era berean, beraien ikas-irakas prozesuan baliagarriak izango zaizkien abileziak garatzeko eta sortzeko aukera dute. Aztertzen, konparatzen, identifikatzen, erlazionatzen, behatzen, informazioa bilatzen, kritikoak izaten... ikasten dute. Horrek guztiak ikasleen autonomia pertsonala indartzen du.
Irakasleei dagokienez ere aldaketak sumatzen dira. Ikaste prozesuko bitartekariak bihurtzen dira eta ikasleekiko harremana hurbilagoa izan ohi da. Beraien lanean eta prestakuntzan ere gauzak erraztu egiten dira. Programak sekuentziatzeko aukera dauka eta material hauek gelako programaketan txerta daitezke. Ordenagailua beste bitartekoekin batera erabil daiteke.
Artikulu honen web orria ikusteko klikatu hemen.
Gure iritzia:
Artikulu hau aukeratzearen arrazoia?
Artikulu honetan, ordenagailuak eskoletan integratzearen garrantzia bultzatzen duen organizazio bati buruz hitz egiten da. Talde honek, Orixe izena du, eta 1987.urtetik hezkuntzarako informatika bultzatzen ahalegindu da. hori dela eta, artikulu hau gure bloggunean eskegitzea erabaki dugu.
Artikuluari buruzko iruzkina:
Aipatu dugun bezala, Orixe Taldea Hezkuntzarako informatika bultzatzen aritu da orain artean, hau da, ordenagailuaren erabilpena bitarteko didaktiko legez dinamizatzen.
Talde honek, Esperientzia bat burutu nahi zuen, alegia, ordenagailuak hezkuntzarako materiala sortzeko erabil ote zitezkeen eta hezkuntzaren zerbitzuan baliabide osagarri bezala zer eskain zezaketen aztertu nahi zuen.
Esperientzia hau sustatu zuten irakasleak, "Orixe Erremintak" izeneko tresna multzoa sortu zuten eta testuak idazteko, ariketak burutzeko, hutsuneak betetzeko, jarduerak sortzeko... erabiltzen zuten. Hau oso baliagarria da irakasleontzat, gure lana erraztu egiten baitu.
Azken finean, Orixe taldeak teknologia berriak hezkuntza sisteman integratzen saiatzen den taldea da.

3. ekarpena
Pedagogia eta teknologia berriak
Ezagutu bideo honen bitartez, pedagogo batek egin dezakeena teknologia berrien esparruan.
Bideo hau aukeratzearen arrazoia?
Bideo honetan, aipatzen da, teknologia berriak abiadura handian hazten ari direla, eta gero eta garrantzia handiagoa dutela gure eguneroko bizitzan. Arrazoi honegatik, ezinbestekoa da teknologia berri hauek gure hezkuntza sisteman barneratzea.
Bideoari buruzko iruzkina:
Teknologiak gure gizartean gero eta eragin handiagoa dute. Eguneroko bizitzan eta lan munduan beharrezkoak dira, eta hori dela eta, oso garrantzitsua da teknologia garapen hauek hezkuntza sisteman barneratzea. Azken finean, haurrak etorkizuna dute, eta teknologia berri hauek menperatzen ikasi behar dute.
Teknologia, informatika, eta komunikazioen munduan emandako aurrerapenek, hezkuntza sisteman berrikuntzak egiteko aukera ematen digute. Aurrerapen hauek hezkuntzara aplikatu ditzakegu, eta honi esker, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea lortu dezakegu.
Teknologia hauek hezkuntzan barneratu ahal izateko, beharrezkoa da aldaketa asko egitea hezkuntzaren metodologian. Bai ikasleak, bai irakasleak, teknologia berri hauekin lan egitera moldatu beharko dira, eta hezkuntza sisteman teknologia hauek ezartzeko moldaketak egin beharko dira.
Irakasleak teknologia berri hauek integratzeko iniziatibak diseinatu eta aplikatu egin beharko ditu, teknologia berriak eskola sistemaren parte izateko.

2. ekarpena
Teknologia hezkuntzan
Teknologia berriak hezkuntzan duen eta etorkizunean izan dezakeen eragina aztertzen duen bideo bat eskuratzen dizuegu.
Bideo hau aukeratzearen arrazoia?
Bideo hau aukeratu dugu, teknologia berriek hezkuntza munduari ematen dizkieten onurak aipatzen direlako. Horretaz gain, web 2.0.ei buruz hitz egiten du, eta hauen sorkuntza eta erabileraren beharra goraipatzen du.
Bideoari buruzko iruzkina:
Argi dago, denbora joan ahala, gauzak aldatzen direla, eta mende honetan teknologia eta komunikabideen munduak izugarrizko garrantzia hartu du. Gauzak horrela, ezinbestekoa da, teknologia berri hauen erabilpena gure gazteetan sustatzea, eta horretarako, hezkuntzak eta eskolak eginbehar garrantzitsua dute.
Teknologia berriek, ekarpen onuragarriak ekarriko dituzte hezkuntzaren munduan. Besteak beste, teknologia hauei esker, bai irakasleok bai ikasleek informazio iturri oso handiaz gozatu dezakete. Horretaz gain, baliabide ugari eskura ditugu, gure klaseak dinamikoak eta ulerterrazak izan daitezen. Teknologia berriek gure lan errazteaz gain, aberastu egingo dute, eta hau oso positiboa da gure lanbidearentzat.
Bideo honetan, aipatzen da, web 2.0.en sorkuntza eta erabileraren beharraz. Honekin lotuta, eskola 2.0. plana egongo litzateke. Plan honen helburua, ikasle guztiak teknologia berrien mundu honetan murgiltzea izango litzateke,eta horretarako ikasle bakoitzak ordenagailu bat izan beharko luke.
Teknologia berriek, aurrera pauso handia suposatzen dute hezkuntza munduan. Hauei esker, irakaskuntza aktiboago bat bultzatu dezakegu, eta gure klaseak jorratzeko material gehiago eskuratzeko aukera dugu.
Gauzak horrela, argi dago gauzak aldatzen doazela, eta aldaketa hau baita hezkuntza sisteman ematea beharrezkoa da. Pixkanaka eboluzionatuz goaz, eta oso garrantzitsua da teknologia berri hauek hezkuntzan sustatzea, aurrera pauso handia suposatzen dutelako, eta onura asko ekartzen ditu hezkuntza arlora.
1 ekarpena
Hemen duzue guk aukeratutako lehenengo ekarpena:
Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan
LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua Ekarpena
Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?
Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.
Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.
Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.
Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.
Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara
Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.
Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.
Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.
Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi•
Gure iritzia:
Teknologiaren eta hezkuntzaren loturari buruz hitz egiten duen artikulu bat eskuratzen dizuegu.
Artikulua ikusi ahal izateko web orria: http://www.hikhasi.com/artikulua/707#artikuluak
Artikulu hau aukeratzearen arrazoia?
Teknologia berria hezkuntzari aplikatzearen garrantzia aipatzen zuen artikulu baten bila genbiltzan, eta sarean nabigatzen, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrietan aditua den Iker Laskibarren artikulu hau tapatu dugu.
Artikuluari buruzko iruzkina:
Artikulu honetan, Iker Laskibarrek, ordenagailuak eta internet eskolan erabiltzeko arrazoi ezberdinak aurkezten dizkigu. Ordenagailuak hezkuntzan izan duten ibilbideari buruz, eta interneten sorreraren ondoren teknologia berriek hezkuntzan hartu duten indarraz hitz egiten du bertan.
Ikerrek aipatzen du nola teknologia berriek irakasleon lana errazten duten. Batetik, informazioa eskuratzea askoz errazagoa delako, eta bestetik, informazio hau bidaltzea, gordetzea, elkartrukatzea… mila aldiz errazagoa delako. Teknologia digitalei esker, liburuak eta paperak albo batera utzi ditzakegu, eta behar dugun informazio guztia “clik” bat eginez lortu dezakegu.
Honek aurrerapen handia suposatzen du hezkuntza mailan, irakasleen artean, informazioa elkartrukatzeko aukera dagoelako, eta baita beste hiri eta estatu batetako irakasleekin ere. Informazioa habiadura handian eskuratu, gorde, eta bidali dezakegu, eta honek gure lana errazten du.
Aurretik aipaturiko arrazoiengatik, informazio iturri honek, gure saioak hobeto prestatu eta jorratzeko aukera eskaintzen digu.
Gainera, komunikazio hau ez da soilik irakasleen artean izan behar. Internetez baliatu gaitezke ikasle zein gurasoekin kontaktuan mantentzeko. Eskolaren web gune bat egiteko aukera dago, eta bertan klaseko informazio guztia ( eskola curriculuma, etxeko-lanak, azterketen egutegia, klaseko ordutegia, irteerak… ) eskegi, guraso eta ikasleen esku egon dadin.
Azken finean, eskolan internet izateak ematen dizkigun abantailetaz mintzatzen da artikulu honetan, eta esan beharra dago, teknologia berriak aurrera pauso handi bat direla hezkuntzan.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)