lunes, 20 de diciembre de 2010

JIGSAW PLANET


Hona hemen 3 bertsolarien argazkiak. Horietako batean sartzen zarenean pieza guztiak nahastuta egongo dira eta zure eginbeharra hauek ordenatzean, hau da, puzzleak egitean datza. Argazkiak errezenetik zailera doaz. Ea zer moduz moldatzen zaren!!!!!!!

Errezena: Andoni Egaña: 20 pieza
Erdikoa: Miren Amuriza: 50 pieza
Zailena: Lazkao Txiki: 70 pieza

ANDONI EGAÑA





MIREN AMURIZA




LAZKAO TXIKI





Zergatik erabili programa hau?

Gelan erabiltzeko baliabide didaktiko oso entretenigarria dela uste dugu. Gainera, erabiltzeko oso erraza da, eta nahi dugun gaiari buruzko puzzleak egiteko aukera ematen digu.

Zer egin dezakegu jigsaw planet programarekin?

Jigsaw Planet programaren bidez, nahi dugun irudia aukeratu dezakegu, eta hau puzzle batean bihurtu. Puzzleak zailtasun ezberdinekoak egin daitezke, eta ondoren hauek blog-gune batean zintzilikatzeko aukera dugu. Programan bertan eskuragarri dauden edozein argazki aukeratu dezakegu, edo baita internetetik deskargatutako edozein irudi erabiltzeko aukera dago. Beraz, programa honen erabilerak anitzak dira, eta edozein gaiari buruz puzzle bat egiteko aukera eskaintzen digu.

Helburu hezitzailea

Haurrek teknologia berriei esker puzzle hauek sortzeko eta hauekin ikasteko aukera izatea.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia

Programa honen bitartez, haurrek era dinamikoan ikasi dezakete, eta baita bere sormena, eta ikusmen espaziala landu.

Nori zuzendua

Bereziki, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat eta baita Haur Hezkuntzakoentzat

Abantailak

Haurrak puzzleak era erraz batean sortzeko aukera dute, eta hauek gorde eta nahi dutenean egin eta desegiteko aukera izango dute.

Hona hemen jigsaw planet erabiltzeko guk eginiko bideo tutoriala!!!!!

enjounmagis on livestream.com. Broadcast Live Free

No hay comentarios:

Publicar un comentario