jueves, 16 de diciembre de 2010

Ikasys proiektua

Taldeko partaide batek, Jonek, praktikak egin zituen ikastolan, Urretxu Zumarraga Ikastolan, proiektu honek indar handia zuen eta blog honetan proiektuari buruzko informazioa eta gure iritzi pertsonala jartzea egokia dela uste dugu.


Ikasle bakoitzak  bere estilo eta erritmoa ditu ikasterako orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat.
Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.
Honen aurrean, gaur egun arazo honi honela erantzuten zaio, memorizatzeko diren ariketak inolako euskarririk gabe egiten dira eta ariketa bidez landu daitezkeen eduki batzuei soilik ematen zaie konponbidea bide desberdinetatik:
Ikasliburua erabiliz erantzuten zaio (baina ikasliburuek ariketa berak dituzte ikasle guztientzat), eta, batzuetan, sakontze edo errefortzu jarduerak ere egiten dira.
Jarduera liburuak edo koadernoak erabiliz.
Fitxen fotokopiak erabiliz, edo irakasleek beraiek prestatutako diktaketa ariketen bidez.
Honek guztiak irakasleak ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipen sistematikoa era egokian burutzea izugarri zailtzen du. Testuinguru honetan, baliabide hauek ikasle eta irakasleengana modu pertsonalizatuan iritsi ahal izateko hutsunea bete nahian sortu da Proiektua.
Ikasys zer den azaltzen duen bideoa, Galeriako Bideoak atalean duzue eta informazio gehiago www.ikasys.net webgunean.


Enjoun taldearen iritzia:

Ekarpen honetan, ikasys-ek dituen abantailak agertzen dira. Ekarpen hau nire txikitako ikastolatik aterata dago http://www.uzikastola.net/?page_id=307&lang=es-es
Orain dela gutxi hasi ziren ikasys proiektua aurrera eramaten. Ni praktiketan egon naizen ikastola, Urretxu - Zumarraga Ikastola izan da. Ikasys proiektua ikusteko aukera izan nuen eta hasieratik oso erabilgarria zela iruditu zitzaidan. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua izatea, eta bertan bakoitzak bere erritmoan ariketak egiteko aukera izatea oso interesagarria da. Ikasle bakoitzak ordenagailu bana du eta bertan ariketak egiteko aukera du. Gainera, ikasle bakoitzak bere erritmoa eraman dezake, eta horrela umeak beren erritmoaren arabera ikasiko dute. Askotan gertatzen da ume batzuek ariketak oso erraz egiten dituztela baina beste ume batzuek ariketa berdinak egiteko zailtasunak izaten dituzte. Ikasys proiektua erabiliz hau ez da gertatzen. Gainera irakasleak umeek lortzen dituzten emaitza guztiak ikusteko aukera dute, horrela ikusiko dute ume bakoitzak behar duena eta umea baloratzeko modu egokia da. Umeen hezkuntzan geroz eta garrantzi handiagoa dute teknologia berriek, eta hemendik aurrera gehiago izango dutela ziur gaude.
Umeek asko disfrutatzen zuten ordenagailuaren ondoan zeudenean. Nire ustez, gogo gehiago jartzen dituzte gauzak ondo egiteko, eta beraien emaitzak ordenagailuan ikusteko. Urretxu Zumarraga Ikastolan ikasys proiektua, ingeleran, lenguan eta matematikan ematen da. Umeek berez gustuko ez dituzten gauza asko ikasteko , ingelera edota matematika esaterako, gogo handiagoak jartzen dituzte. Gainera, konturatu gabe ordenagailuarekin ere erraztasun handia lortzen dute.
Esan beharra daukat aurretik ez nuela honen berri baina praktiketan ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan, eta oso erabilgarria dela uste dut. Teknologia berriak, hezkuntza arloan geroz eta indar gehiago hartzen ari direla ikusten dugu eta honek aurrera egingo duela argi ikusten da. Nire ustez oso ondo dago teknologiak hezkuntzan lekua hartzea, umearen ikaste faserako oso erabilgarria delako. Teknologia berri hauek modu egokian erabili behar direla uste dugu.
Urretxu Zumarraga Ikastola, teknologia berrien alde mantentzen dela dirudi. Ikasys proiektuaz gain, 5 eta 6 mailako talde bakoitzak gelako bloga dute. Bertan etxeko lanak, egindako irteerak … ipintzeaz gain bakoitzaren urtebetetzeak.. ere biltzen ditu ikasblogak.

Hori dela eta Urretxu Zumarraga Ikastolak teknologia berrien aldeko apustua egin duela ikusten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario